Lingua   

Oskorria-Burgos 1970

Imanol
Lingua: Basco




Irrintzi bat entzun dugu ezpataren aurrean
Oskorria zabaltzen da euskaldunen lurrean.
Zeru horren pean jaso behar dugu herria
begien aurrean baitu etorkizun berria.
Hara bihoan fedean eta borondatean
bertan iraun dezan beti egiazko pakean.
Bake hortan euskal haurrak jaio behar dirade
etorkizunaren beldur izan ditezen gabe.
Berdin izango dituzte eskubide osoak
kontutan eduki gabe zein diren gurasoak.


Andre-gizonek elkarri loturik dirauteke
haien artean bat ere katerik egoteke
Lokarriak iraungo du maitasunak bezainbat,
eskontza ez da izango ikusgarri ezain bat.
Ondasunak gertatzeko tresnak ez dira jaunen
eskuetan gozatzeko goxokiak izanen
ondasunaren jabetza izango da publiko
Gizona ez da lan bila eskean ibiliko.
Fabrikak izango dira euskal langileenak
eta solo-pinudiak nekazariarenak.
Itsas-ontziak izango dira marinelenak.
Euskararen harmoniak sozial
poetenak.
(Imanol: herriko poetenak)

Eta orduan, orain hasi den burruka luze honetan,
nork bere lekua konkontzienteki eta responsableki hartu ondoren, oferta eta
demandaren erreinua abolituko dugunean, gizonak ez dira langosta-plato
bategatik salduko, andreak ez dira ez gau baterako eta ez gau guztirako
erosiko, Euskal-Herrian ez da klase sozialik izango, eta euskaldunak
zoriontsuak izango gara.



Pagina principale CCG

Segnalate eventuali errori nei testi o nei commenti a antiwarsongs@gmail.com




hosted by inventati.org