Lingua   

Aro eroa

Gontzal Mendibil
Lingua: Basco




Zein zaigun eroa bizi dugun aroa!
Zein zaigun iluna gauaz gain eguna!

Inoiz izan ote aldi bihurriagorik,
inon izan ote alde honetan bezalakorik?

Gaur ezin da hemen inor maita,
gorrotorik harrotu gabe; hemen ezin da
gaur bakerik heda gerra gogorren bidez ez bada.

Baina nola egin etsaiari gerrarik
etxekoen artean ez denean bakerik?
Eta nola sortu etxean bakerik eork
berak bere barruan aurrez egin gabe gerrarik?
Nor bera bere buruarekin adiskidetu aurretik...?‎



Pagina principale CCG

Segnalate eventuali errori nei testi o nei commenti a antiwarsongs@gmail.com




hosted by inventati.org