Language   

Chile

Xabier Lete
Language: Basque


Xabier Lete


Zail da eskuratzen zatia, zail da ixiltzen gosea
zail da larrutzen zerria gehienetan,
zail da dutenei kentzea, zail da bilutsia jaztea
zail mendiak berdintzea bazter guztietan,
zail da negar egitea, zail da aurrera begiratzea
zail bideak bilatzea batzutan.
Begiak lehorrik daude, etorkizunik ez dago
lur zabala eremu da ez dutenentzat.

Eta piztiak beti dauka bala bat prest
bere herri ehiztaria ehizteko,
eta piztiak beti dauka mamutzar bat
ifarraldetik lagunduz etortzeko,
eta piztiak ahoa beterik nahi du
ez du barau egunik nahi mehetzeko,
eta piztiak aukera denak dauzka
pizti izanez erailtzen jarraitzeko.

Zail da onartzen egia, zail da estaltzen odola
zail da hilak berpiztea kaletan,
zail da, zail da bizitzea,
zail da, zail da sinistea,
zail da, zail da sufritzea holakoetan,
zail da hari eten hori, zail, lotu nahi izatea
zail hilobiak eraikitzea bihotzetan.
Begiak lehorrak daude, etorkizunik ez dago
lur zabala eremu da ez dutenentzat.



Main Page

Please report any error in lyrics or commentaries to antiwarsongs@gmail.com

Note for non-Italian users: Sorry, though the interface of this website is translated into English, most commentaries and biographies are in Italian and/or in other languages like French, German, Spanish, Russian etc.




hosted by inventati.org