Lingua   

Maputxe

Fermin Muguruza
Lingua: Basco


Fermin Muguruza


Maputxeak
Maputxeak erran zuen :
Duela asko garela gu
Erran zuen

Emaidazu, eman,
eman artoaren burua
Emaidazu arantzik
gabeko lurra

Hamar korrikalari,
Arauko bizirik !
Hamar bider garaile !
Hamar suge, gazte-uhandre

Iparra, hegoa
Ekia, ilberria
Lehortea, gaua
Haizeak, izarrak

Hegi altua
Uholdetik enparatzeko
Balio izan zuena
Haritz txuria

Gezurra, egia
Andeseko mendilerrotik
Beste aldera
Egia, gezurra

Talisman urdina, Nahuel
Urdin nago esan zuen
Kondore horrek

Premia handiz, premia
Behar dugu hiztegia
Mapudungu-euskara

Mapu=Lurra, Jendea=Txe
Lurraren jendea=Maputxe
Burujabe

Maputxeak erran zuen :
Duela asko garela gu



Pagina principale CCG

Segnalate eventuali errori nei testi o nei commenti a antiwarsongs@gmail.com




hosted by inventati.org