Language   

Newroz

Fermin Muguruza
Language: Basque


Fermin Muguruza


Zuentzat urte berria
Hemen udaberria
Martxoaren hogeitabat
Bada jai nagusia
Sua erabiltzen dugu
Omentzeko eguzkia
Beste sugarrek berriz
Erre dituzte herriak

Newroz
Halabja gogoan
Gernika Kurdua
Ez hil horren azkar

Lurrak kixkaltzen du
Lama ez da itzalia
Ferekatzen zaitut eta
Orbainak agerian
Torturaren zaurimarrak
Oraindik irekiak
Goiztiriaren argiak
Piztuko du suargiak

Kurmanci, kurduera
Bizitzeko ikasia
alay dantzatzeko
Txirkandari atxikia
Hau duzu Kommagene
Denontzako tokia
Larunbateko amak
Landatua dute hazia

Newroz
Newrozen sutea
Sarraskia bihurtua
Ez hil horren azkar

Zuentzat urte berria
Hemen udaberria
Sua erabiltzen dugu
Omentzeko eguzkia
Ferekatzen zaitut eta
Lama ez da itzalia
Hau dugu Kommagene
Denontzako tokia



Main Page

Please report any error in lyrics or commentaries to antiwarsongs@gmail.com

Note for non-Italian users: Sorry, though the interface of this website is translated into English, most commentaries and biographies are in Italian and/or in other languages like French, German, Spanish, Russian etc.




hosted by inventati.org