Language   

Maravillas

Berri Txarrak
Language: Basque


Berri Txarrak


Ostikoz bota digute atea
Zein dira deitu gabe datozenak?
Zer nahi dute aita, zuzenean zuri begira
zein dira ohiuka mintzo direnak?

ta norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira hontan gertatuak

Ikara, bortxaren bigarren izena
zein dira deitu gabe datozenak?

gogoan dut orain aspaldiko aholkua
ez fida herraren mirabe denaz

ta norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira hontan ito dituztenak
abesti berriren batian zuhaitz zaharren azaletan
Arga-ren zilar uretan
iluntzetan

ostikoz bota digute atea
zein dira deitu gabe datozenak?
agur ahizpak eta senitarteko guztiak
agur lagunak ta jolasten ginen tokiak
Oh adio oh ene Larraga Maitea

ta norbaitek oroituko ditu etorkizunean
ahanzturaren zingira hontan ito dituztenak
abesti berriren batean
zuhaitz zaharren azaletan
Herriberako izarretan
Nafarroan
Nafarroan
Nafarroan



Main Page

Please report any error in lyrics or commentaries to antiwarsongs@gmail.com

Note for non-Italian users: Sorry, though the interface of this website is translated into English, most commentaries and biographies are in Italian and/or in other languages like French, German, Spanish, Russian etc.




hosted by inventati.org