Lingua   

Amodiozko kanta

Negu Gorriak
Lingua: Basco



Maite zaitut,
nire poltsarekin,
autobusera abiatzen
naizen bakoitzean.
maite zaitut,
bidaia luze horretan
loak ezin hartuz.
maite zaitut,
nirea ez den herri batean
kafesnea hartzerakoan.
maite zaitut,
horma grisak ikusten eta
zenbakia ematen didatenean.
maite zaitut,
karneta erakusterakoan
miatzen nauten bitartean.
maite zaitut,
bi metro karratuetan
eserita itxaroten dudanean.
maite zaitut,
agertu eta begiekin,
dena adierazten didazunean.
maite zaitut,
zure eskua ikutu beharrean
kristal lodia
ferekatzen dudanean.
maite ditut,
bisitak irauten duen
berrogei ta hamabost minutuak.
zerraila hotsak,
beste hilabete ikusi gabe,
gogorarazten didanean.
beste kanta,
ere idatz nezake
baina nahiago dut
nekatuta egotea.
eta esaldia,
nekatzen ez zaituena,
beste hamaika aldiz
errepikatuko dizut.

Itzultzean liburua hartu
bezain laster,
loak hartzen nau
zurekin egiteko amets.
eta ametsetan
maite zaitut laztana
xabierren olerki
obsesibo bat bezala,
sarrik moldatutako
narrazio bat bezala,
Atxagaren Obabako
ipuin bat bezala,
Mikelen istorio
odoltsu bat bezala.
maite zaitut laztana.


Pagina principale CCG

Segnalate eventuali errori nei testi o nei commenti a antiwarsongs@gmail.com




hosted by inventati.org